XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

...haietako asko XIX mendeko prentsa kolombiarrean barreatuak lehen argiak ere eman baitzizkidan informazioaren bilaketa eta ordenamendurako metodo baterako.

Gainera, Bolívar Día a Día bere liburua, Fabio Puyo historialariarekin lau eskutara idatzia, nabigazio-karta bat izan zen idaztekoan, pertsonaiaren garaietan barna lasaitasun osoz mugitzeko aukera eman zidana.

Fabio Puyo berak izan du nire larritasunak baretzeko bertutea Paristik telefonoz irakurtzen zizkidan dokumentu analgesikoz, edo telexez edo telefaxez izaera presazkoarekin bidaltzen zizkidanez, hil edo biziko sendagaiak bailiren.

Gustavo Vargas historialari kolombiarra, Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko irakaslea, nire telefonoaren irispidean egon da zalantza larri eta xeheak argitzeko, batez ere garaiko ideia politikoekin zerikusia zutenak.

Vinicio Romero Martínez historialari bolivartiarrak Caracasetik lagundu zidan Bolívarren ohitura pribatuei buruz ezinezkotzat jotzen nituen aurkikundeekin batez ere bere mintzamolde zakarraz, eta bere ahukuaren izaera eta destinoari buruz, eta datu historikoen berrazterketa gupidagabe batekin azken bertsioan.

Berari zor diot nik egotzi izan nion haur-gozamenaz Bolívarrek mangoak jan ahal izan ez zituelako ohar probidentziala, artean mangoa Ameriketara iristeko zenbait urte falta zirelako arrazoi onarengatik.

Jorge Eduardo Ritter, Panamáren enbaxadari Kolombian eta gero bere herrialdeko kantzilerrak, zenbait hegaldi presazko egin zituen bere liburu aurkiezinetariko batzuk ekartzeko soilik.

Bogotáko Francisco de Abrisqueta gidari tematua izan da Bolívarri buruzko bibliografia nahasi eta hedatsuan.